Langabetuen erditsuak ez du prestaziorik kobratzen

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 17a

Eskualdeko 1.446 lagun zeuden lanik gabe martxo hondarrean

1.446 lagun zeuden  Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak martxo hondarrean, ­otsailean baino 16 gu­ttiago. Nafarroa osoan %1,24 jautsi da langa­bezia eta eskualdean zertxobait guttiago, %1,09. Kopuru horretatik, dagoeneko 707k (%48,9) ez dute langa­bezi-prestaziorik ko­bratzen.
 
Martxoan 407 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 65 bakarrik mugagabeak.
 
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 657 lagun daude lan­gabezian, otsailean baino 7 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 635 langabetu daude, otsailean baino 10 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, aldiz, 2 lagun gehiago daude langa­bezian, 99 langabetu, eta adin tarte horretako emakumeen artean otsai­lean baino emakume bat guttiago dago lanik gabe, 55 emakume denera.
 
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina jau­tsierarik nabarmenena izan duen sektorea izan da, 972tik 946 langabetura pasatuz, 26 guttiago. Industria arloan, aldiz, 4 langabetu gehiago daude, 245 denera. Eraikuntzan 4 langabetu guttiago daude, 159. Nekazaritzan  bi lagun gehiago daude langa­bezian, 24 lagun, eta ai­tzinetik lanik egin ez dutenen artean 72 lagun daude langabezian, ­otsailean baino 8 langa­be gehiago. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun