Doneztebe Futbol Taldea herriz herri ibiltzen da erakustaldiak eginez. Martxoaren 30ean Zubietan izan ziren eta herriko futbolari gaztetxoak ere aritu ziren. Xaltxa polita paratu zuten plazan. Ekaitz Loiarte, Lander Indakoetxea, Mattin Agesta, Jonan Fuentes eta Zaira Bendoiro ageri dira goiko argazkian.