Apirilaren 5ean antolatu zen Oizen bigarren aldiz Malerreka kantuz. Eguerdian berrogei bat lagun bildu ziren plazan, bertakoak nahiz ingurukoak, eta hasieran euri-tanta batzuk erori arren, ekitaldi osoan eguzkia “kantu-lagun” izan zuten. Plazan hainbat kantu abestu ondoren, kaleetan geldialditxo batzuk eginez, kantu zaharrez eta herrikoiez alaitu zuten herria. Kantu-jiraren bukaera Herriko Ostatuan egin zuten, eta bertan zizka-mizka goxo batzuk izan zituzten sari.