Aitzineko alean aipatu genuen bezala, Pulunpa eskolako hiru taldek parte hartu zuten Beran egin zen haur eta gaztetxoen kantu jaialdiko saioan. Joaldun taldeak Euskararen koloreak abestu zuen; Mariatxi taldeak Eskurik esku eta Urretxindor taldeak Aberriaren mugak. Giro ederrean ibili ziren.