Apirilaren 5an Doneztebeko zineman aurkeztu zen Malerrekako Gure esku dago batzordea. Aurkezpenaren ondoren, Malerrekan grabaturiko bideoa aurkeztu zuten. Hainbat eta hainbat herritarrek parte hartu dute bideo honetan: Jabier Bereau joaldunak, Iker bertsolari gazteak, Aurtizko Eneritz, Bidane eta Arkaitz gazteek, alkateak… Bideoa sarean zintzilikatu dute. Irudietan agertzen direnen eta kamera atzeko lana egin dutenen emaitza ikusgai duzue!!!