54. Euskal Herriko itzulia herritik pasatu zen. Hain zuzen ere bigarren etapak bisitatu zuen eskualdea, Ordizia eta Dantxarinea artekoak. Urteak zeramatzan itzuliak bertatik pasa gabe eta plazerra izan zen Mikel Nieve, Alberto Contador edo Alejandro Valverde bezalako txirrindulari haundiak herriko kaleetatik pasatzen ikustea.