Oporrak hartu baino lehen urteroko zitan ederki pasatu zuten Pulunpa eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Sunbillan apirilaren 15ean ospatu ziren joko topaketetan izan ziren, Malerrekako herrietako eskolek antolatutako topaketetan. Herriko ikasle, irakasle eta gurasoez gain Beintza-Labaien, Legasa, Sunbilla,Saldias eta Narbarteko ikasleak ere elkartu ziren.