Baztan, Bidasoa eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitara eman berri du Ttipi-Ttapak. Bertan, inguru honetako 60 bat jatetxe, ostatu, komertzio eta aisialdirako enpresen eskaintzaren berri ematen da euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.
Modu berean, herri bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ere ematen du, hala nola, frontoia, igerilekua, supermerkatua, gasolindegia, autobus zerbitzua, lo egiteko tokia, turismo bulegoa, osasun etxea edo botikarik baden jakinaraziz. Baztan-Bidasoaldeko mapa bat ere badu. 6.000 ale argitaratu eta turistak ibiltzen diren tokietan banatu dira.