Elurrak xurituta eta erritmoz gainezka, hasi da udaberria

Mattin LARRALDE 2014ko apirilaren 17a

Elurra urtutzeko moduko ekitaldiak izan dira udaberri hasiera honetan. Mattin LARRALDE

Afrikar dantzen ikastaroak, emakume bazkariak eta musika brasildarrak giroa berotu dute

Udaberria elur kontuekin hasi genuen ­arren, herrian izan diren ekitaldien ondorioz giroa bero ibili da. 
 
Martxoaren 29an izan ziren afrikar dan­tzen ikastaroak Kultur Etxean. Gorputza astinduaz, giro polita sortu zen eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izan zen. Astebukaera berean emakume kuadrila batek bazkaria izan zuen. Aspalditik elkartzekoak zirenez, hauek ere giro onean eman zuten eguna. 
 
Bertze aldetik, apirilaren 5ean musika brasildarra entzuteko aukera izan zen. Jairon eta Kassandra aritu ziren musikari lanetan eta ja­rraian DJ Tororok emandaldia eskaini zuen. Kaipiriña edateko aukera ere izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun