Elkartasun denda ireki du Lagun Bidek

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 17a

Alicia DEL CASTILLO

Elkartasun denda ireki du Bidelagun elkartearen enpresa berriak, Lagun Bide Zerbitzuak. Parrokia karrikako 18.ean, lehenagoko Rodri etxeko tresnak dendan ireki du astelehenetik ortziralera, goizeko 9:30etik 13:30era. Denda honetan gauza aunitz aurki daitezke: Gizonezko, emakumezko eta haurren arro­pa, oinetakoak, toallak, jostailuak, platerak, mandireak, etxeko tresna txikiak…
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun