Ludoteka zerbitzua eskainiko dute Aste Santuan eta udan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 17a

3 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzendua

3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako ludoteka zerbitzua eskainiko du Udalak Aste Santuan eta udako oporretan eskolako gimnasioan.
 
Aste Santuan apirilaren 22tik 25era eta udan ekainaren 23tik irai­laren 5era, 09:00etatik 13:00etara eskainiko da zerbitzua.
 
Kuotei dagokienez, denboraldi osoko abonoa (Aste Santua eta uda) 180 eurokoa izanen da. Aste Santukoa 30 eurokoa izanen da eta udakoa bakarrik 150 eurokoa. Udan hilabete batez parte hartzeko aukera ere izanen da, 80 euroren truke eta hilabete erdiz, 40 euroren truke.
 
Deskontuak ere izanen dira: %25 merkeago famili bereko biga­rren haurrarentzat; %50a famili bereko hirugarren haurrarentzat eta %20a famili ugariendako. Azken hau ezin izanen zaie bertze bi beherapenei gehitu.
 
Gai honekin loturik, Malerrekako Haurren Aisialdirako begiraleen zerrenda sortu nahi du mankomunitateak, antolatuko diren preben­tzio ekintzetan, haurretaz arduratuko den ludotekarako. Ez da titulo beharrik.
 
Apuntatzeko, Male­rrekako Mankomunitateko gizarte hezitzaileari (Iratiri), emaila igo­rri: ssbdoneztebe@male­rreka.infolocal.org, ida­tziaren gaia, izen-abizenak eta ku­rrikuluma agertuz.  
 
Apuntatzeko epea apirilaren 30n akituko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun