Jada udaberrian sartu gara eta udara ailegatzeko atarian piszinak izanen ditugu mintzagai. 2014ko udako igerileku denboraldirako sorosleak behar dira Sunbillako igerilekuan. Horretarako apirilaren 4ko udal batzarrean erabaki zen igerilekuetako ardura hartzeko lehiaketa irekia eginen dela ondorengo baldintzekin:
Eskaintzaren prezioa, gehienez 9.000 eurokoa izanen da, kontuan hartuz denboraldia ekainaren 15etik irailaren 15era bitartekoa izanen dela.
Igerilekuetan bi langile beharko dira eta horietako batek derrigorrez soroslea izan beharko du desfibriladore erabiltzaile tituluarekin.
Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 7an akituko da Herriko Etxean. Informazio gehiago ere bertan topatuko dute interesatuek.