Plataforma eta eskorga jasotzaile ikastaroak antolatu ditu Udalak

Maider PETRIRENA 2014ko apirilaren 17a

Udalak bi ikastaro antolatu ditu. Lehenbizikoa, Plataforma jasotzaileak modu seguruan erabili izenekoa, 8 orduko ikastaro teoriko-praktikoa izanen da. Prezioa: 100 euro . Ikastaroa eginen da gutxieneko kopurua badago. Izen emate ordena kontuan hartuko da.
Bertze ikastaroa, Eskorga (carretilla) jasotzaileak modu seguruan erabili izenekoa, 25 orduko ikastaro teoriko-praktikoa izanen da. Prezioa: 100 euro. Ikastaroa eginen da gutxieneko kopurua badago. Izen emate ordena kontuan hartuko da.
 
Apirilaren 25a bitarte ematen ahal da izena udaletxean. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun