II. Pintxo Astea antolatu dute herriko ostatuek Aste Santurako

Maider PETRIRENA 2014ko apirilaren 17a

Pintxorik onena bozkatzen dutenen artean herriko produktuez osatutako saskia zozketatuko da

Aste Santuan Pintxo Astea eginen dute bigarrenenez Sunbillako ostatuek apirilaren 17tik 20ra. Aipatu ortzegunean arratsaldez bakarra izanen dela eta gainon­tzeko egunak, hau da, ortziraletik igandea bitarte, eguerdi eta arra­tsaldez eskainiko dira pintxoak Itturburu, Bustitz eta Ariztigainen. Pintxoa dastatu eta gustokoena bozkatzeko aukera izanen da. Bozketan parte hartzen duten guztien artean herriko produktuez osatutako saski bat zozketatuko da apirilaren 21ean Ariztigain kanpinean, astelehen eguerdiko 12etan. Ho­rrez gain, igandean, apirilak 20, haur jokoak izanen dira Ariztigain Kanpinean arratsaldeko 4:30etik ai­tzinera. 
 
Joan den urtean izugarrizko arrakasta izan zuen ekimen honek eta aurten ere parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun