Donezteben elkartasun denda ireki du Bidelagun elkartearen enpresa berriak, Lagun Bide Zerbitzuak. Parrokia karrikako 18.ean, lehenagoko Rodri etxeko tresnak dendan irekiko du astelehenetik ortziralera, goizeko 9:30etik 13:30era.
Denda honetan gauza aunitz aurki daitezke: Gizonezko, emakumezko eta haurren arropa, oinetakoak, lanerako arropa, toallak, jostailuak, platerak, edalontziak, mandireak, edredoiak, etxeko tresna txikiak… guztia prezio onean. Informazio gehiago bidelagun web orrian aurkituko duzue: www.bidelagun.com
ARROPA EDUKIONTZIAK HAMABI HERRITAN
Bertze aldetik, Lagun.Bide Zerbitzuak enpresak arropa edukiontzak paratu zituen joan den larunbatean eskualdeko hamabi herritan. Edukiontzien kolorea beixa da eta dagoeneko prest daude arropak, oinetakoak, maindireak, mantak, koltxak edo poltsak biltzeko.
Lagun.Bide Zerbitzuak enpresatik gogorarazi nahi dute gai hauek itxitako boltsetan sartu behar direla eta ez dela edukiontzien kanpoan utzi behar boltsarik, arropa bustitzen bada hondatu egiten delako.
Edukiontzien kokapena:
Baztanen
• Oronoz-Mugairi: Martin Urrutia igarobidean, suhiltzaileen gunean.
• Irurita: Eskola pareko kontenedore puntuan.
•Elizondon gune bat baino gehiago prestatu dituzte: - Jaime Urrutia karrikan, esne makina ondoan Osasun etxe inguruan.- Santiago karrika eta Jaime Urrutia arteko karrikan. Artesiaga denda parean.
• Arizkungo plazan
• Erratzu: Sarrerako pisuetan
Malerrekan
• Ituren: Kontseju kalea 38, Udalaren alboan
• Donezteben: Turismo Bulegoaren aparkalekuan
• Narbarte: San Andres kalean, herriko plazan, udaletxearen ondoan
Bortzirietan
• Bera: - Sara karrika, 1 (Agerra auzoa, Bortziriak elektrogailuen dendaren parean).
- Eztegara karrika (Toki Ona institutoaren parean)
• Lesaka: - Plaza Zaharreko aparkalekua -Eltzeta karrikan (Erosle / Aliprox dendaren parean)
• Etxalar: Landaburua aparkalekuan (sarrerako aparkalekua)
Xaretan
• Zugarramurdi / Urdazubi: Kontenedore 1. Ikaburua jatetxearen inguruan, bertze edukiontzien ondoan.