Osasuntsu elikatu eta ingurumenari ahalik eta kalte guttien eginen dion gizarte eredua posible da

Gurutze PIKABEA 2014ko apirilaren 17a

Joan den apirilaren 4an inauguratu zuten Bidazik Alkaiagan ireki duen Azoka. Geroztik, ortziral eta larunbatetan irekitzen dute. Irantzu PASTOR

Bertzelako kontsumo eta ekoizpen ereduak bultzatzeko helburuarekin lanean ari da Bidazi

Bazkideek ahal bezain hurbilekoak diren kalitateko produktu ekologi­koak eskuratzeko eta ekoizleek beraien produktuak eskaini­ ahal izateko Azoka zabaldu du Bidazi elkarteak Alkaiagan. Gaur egun Bidasoaldeko 70 bazkide dira baina nahi duenak ateak zabalik ditu.

 

Nondik heldu da kon­tsu­mitzen duguna? Nork egin du? Nola? Zergatik erosi dut? Zertarako? Zer gertatuko da botatzen dudanean? Nork bilduko du? Galdera aunitz, baina kontsumitzerakoan gu­tti batzuen burutik pasatzen direnak. Bidazi elkarteak, ordea, bai, planteatzen ditu galdera horiek eta «galdera horiei eman nahi diegun eran­tzu­­­nen arabera kontsumitu» nahi du. Halaxe azal­du digute elkartetik. Bertze gisako kontsumo eta ekoizpen ereduak bultzatzeko asmoz sortua da elkartea, «bai plano pertso­nalean, bai kolektiboan, baita ingumenari begira ere, iraunkortasunean oinarritua».

2013ko apirilean aurkeztu zuten Bidasoaldean Bidazi, baina berez, due­la hamar urte abiatu zuten hogei bat baz­kidek­. Kontatu digutenez, «orduan kontsumo elkarte bezala sortu zen, bazkideek produktu ekologiko­ iraunkorrak elka­rre­­kin ero­si eta gero beraien artean banatzen zituzten. 2013an elkartea gehiago ireki zen». Geroz­tik Azoka izan da Bidaziren egitasmo nagusietako­ bat, edo eurek dioten bezala­, «elkartearen muina»­.

AZOKA ZABALIK DAGO

«Gizarte eredua alda­tzea beharrezkoa da. Hurbiltasuna eta konfidan­tza batetik, eta kali­tatea eta osasuna ber­tze­tik, oinarrizkoak direla irudi­tzen­ zaizkigu, eta ho­rre­ga­tik sortu nahi genuen produktu ekologikoak­ eta ahalik eta hurbilenekoak lortu eta eskaini ahal izateko toki bat». Hori izan zen Azoka mar­txan para­tzeko abiapuntua. Helbu­ru horrekin, proiektua aurkeztu eta bazkide be­rriak­ bilatu zituzten. Gero loka­la bilatu, munta­tu, lantaldeak eta batzordeak antolatu, eta produktuak eta ekoizleak bilatu zituzten. Eta guz­tia auzolanean. Azkenik joan den apirilaren 4an inaugu­ratu zuten Alkaiagako industrialdean prestatu duten Azoka­, Ceder­na-Garalur Elkartearen eraikinean. 

Kontserbak, zerealak, fruitu lehorrak, esnea, barazkiak, fruta, arrautzak, ogia, baratzeko landareak... Produktuetan aukera zabala eskaintzen du Bidaziren Azokak eta horietako batzuk Lesaka, Aran­tza, Etxalar eta Baz­tango­ ekoizleenak dira. Preziorik one­nak berma­tze aldera, berriz, «ia-ia salmenta zuzeneko prezioak izanen direla» erran­ digute Bidazitik. «Prezioei kargu ttiki bat eginen zaie proiektua mantentzeko dirua lor­tzeko, baina ira­ba­zi asmorik gabeko elkartea denez, igoera minimoa izanen da». Bi egunez irekitzen dute Azoka, ortzira­letan 10:00etatik 19:00­etara eta larunbatetan 10:00­etatik 13:30era. 

Azoka da Bidazik esku artean duen egitas­mo nagusia, baina ez ba­karra. Informazioari eta formazioari ere garran­tzia ematen diotelako, bertze­lako ekimenak ere egiten dituzte: hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak... «Gizarte eredu berri baten inguruan martxan dauden hainbat proiekturekin harremanetan gaude, eta hauekin elkarlanak, ezagutzera emateak... egitea pentsatua dugu. Jendeak interesa duen edo proposatzen dituen ideietara irekiak gaude».

70 BAZKIDE

Bazkideak dira Bidaziren oinarri, eta gaur egun Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi, Lesaka, Zugarramurdi, Sara, Irun, Honda­rribia eta Hendaiako 70 bazkidek osatzen dute elkartea. Modu boluntarioan osatutako sei ba­tzor­deren bitartez funtzio­natzen dute: zuzendari­tza, kontabilitatea, komu­ni­ka­zioa, azoka, ekoiz­leak eta moldaketak. 

Auzolana ere «ezinbertzekoa» da Bidazin. «Azoka irekitzeko ia lan guztiak baz­kideen artean egin dira. Ur­tarrilean hasi eta mar­txo bukaera arte hain­bat auzolan deial­­di egin ziren, eta guz­tietan izuga­rri ongi eran­tzun zuten baz­ki­deek. Denetara 30 bat lagun lanean aritu dira». 

Irabazi asmorik gabeko elkartea da Bidazi. Eta bazkideen kuotak dira alderdi ekonomikoaren fun­tsa. Bazkide egiteko 50 euroko diru sarrera egin behar da eta gero hilabe­tero hiru euroko kuota ordaindu. Baina bazkide izateko bertze bi konpromiso ere eskatzen dituzte: «bazkide berriendako antolatzen den bile­rara joatea eta bazkide bakoi­tzak elkarteari urtean hiru­ orduko lana eskaintzea».

Kontsumo eta ekoizpen eredu be­rriak posible direla sinetsita dago Bida­zi eta horretan ari da. «Kon­tsumitzen di­tugun produktuak ekologikoak izatea nahi dugu, gor­pu­tza modu osasun­tsuan elikatzeko eta ingu­rume­na­ri ahalik eta kalte gu­ttien egiteko. Produktu horiek ahalik eta hurbilen ekoitziak izatea nahi dugu, logikoa iruditzen zaigulako Nafa­rroa­ko produktuak kon­tsu­mi­tzea eta ez Hego Amerike­takoak. Zonaldeko ekoizleen produktuak kontsumitu nahi ditugu, gure baserri­tarrek bizimodu duin bat izatea nahi dugu». Ho­rre­tarako lehen urra­tsa­ eman du Bidazik, eta gainerakooi bidea ireki ere bai.

AUKERA ZABALA

 

Kontserbak, zerealak, fruitu lehorrak, esnea, barazkiak, fruta, ogia, arrau­tzak... Aukera zabala eskaintzen du Bidaziren Azokak.

BIDAZIKO KIDEEKIN SOLASEAN

 

Mikel LEIZA | ARANTZA | Bidaziko ekoizlea 

«Bidazi bezalako proiektuek bertako ekoizpena bertan kontsumitzeko aukera ­ematen dute».
 
Letxugak, azelgak, tomateak, ilarrak, bertako artoa... Garaian garaiko produktu saila ekoizten ditu Mikelek amaren baserri ondoko zelaian. Kanpoan­ prestatua duen 0,4 hektareako lursailean eta 300 m2ko negutegian lantzen ditu horiek guztiak, eta denak ere tratamendu kimikorik gabe, ekologikoki­. Betidanik sinestu izan du ekoizpen ekologikoan, eta horren seinale, produktu kimi­korik gabe aspalditik lan egin omen dute baserriko lurretan. Joan den udan, ordea, ekoizpen ekologikoa lanbide ere bihurtu zen Mikelentzat eta halaxe da geroztik. Pozik mintzatu zaigu, bere produktuek «uste baino erantzun hobea izan dutela» adierazi baitigu.
 
«Ekoizpen ekologikoak dituen onuragatik eta produkzio era hortan sinetsita», ez zuen zalantzarik­ izan Bidazin sartzerako orduan. Halako proiektu bat «inguruan beharrezkoa» dela pentsatzen du eta Bidaziko ekoizle ez ezik, bazkidea ere ba­da. Ez hori bakarrik. «Denborarekin bertze onura­ haundi bat ere» ikusi dio Bidaziri: «garai batean, he­men baserritik bizi zen jendea. Orain ezinez­koa da, merkatuak jartzen dituen­ prezio baxuekin eta bitarteka­riek dituzten irabaziekin­ baserritarra beti zanpatua gelditzen da. Bidazi bezalako proiektuek bertako ekoizpe­na bertan kon­tsu­mitzeko aukera ematen dute eta hori hagitz ga­rrantzitsua da». Eta gainera­, garai bateko estilora. Horregatik, «lehen egiten zen beza­la­ ekoiztera animatu» nahi izan ditu base­rrita­rrak. Mikelek garbiro baitu, produktu­ ekologikoek «aban­tai­la aunitz» dituztela uste baitu: «alde batetik­, lu­rre­ko­ bizidunen arteko oreka lortzen da eta honek lan­dareen gaixotasun eta plagak guttitzen ditu. Gure osasunerako ere hobea da. Jaterakoan­ elikagaiek duten gustua ere aunitzez hobea da».
 
Eukene XURIO | ZUGARRAMURDI | Bidaziko bazkidea 
 
«Bidaziri esker kalitateko ­produktuak ­erosten ahalko ditut, eta ­janari sanoagoa janen dugu, osasuna zainduz».
 
Bidazi bezalako egitasmo bat «be­harrez­koa» irudi­tzen zitzaiolako, elkartearen berri izan bezain laster­ baz­kide egin zen Euke­ne, gan den azaroan. Eta ez damutzen, kontent dago: «Bi­da­zik nire prin­tzi­pioe­kin bat egiten­ du: jana­ri ekolo­gikoa­ren alde dago, baita eskualde­ko labora­rien alde ere. Ho­rrez gain, baz­kideak el­kar­te­ko­ lanetan inplika­tzea garran­tzi­tsua irudi­tzen zait, gure antzinakoak ere horrela aritzen baitzi­ren, elka­rri lagunduz». Aitor­tu digunez­, Bidaziri esker «kalitateko produk­tuak erosten ahalko­ ditut, eta janari­ sanoagoa janen dugu, osasu­na­­­ zain­duz». Gisa honetara, «trankilago» sentitzen dela dio. Bere irudiko, pro­duk­tu­ ekologikoak «osagarri­ra­ko aise hobeak baitira eta lurraren­da­ko­ ere bai». Urte­ andana omen ditu produktu eko­­lo­gikoak kon­tsu­mi­tzen: «baina batez ere hau­rrak­ izanez geroztik seriosago hartu dugu gaia». Merkatuan gisako pro­duktuak­ gero­ eta gehiago aurki daitezkeela onartu­ arren, «espres ibili behar da bilatzen, leku berezietan. Ho­rrek­ afera zailtzen du». Bere kasuan­ Do­ni­bane Lo­hizune­n­ erosten omen ditu, eta ba­ratzea dutene­tik barazki ekologi­koak egiten omen dituzte. 
 
Prezio altuak izaten dira­ aunitzetan jendeak horre­lako produktuak ez eros­te­ko aitzakia. Baina zugarra­murdiarrari hori ez zaio axola: «ez dut uste alde­ haun­dirik izanen denik, eta hala izanda ere, bakoi­tzak ikusi behar du dirua zertan enpleatu. Niri ez zait inporta pittat gehiago gastatzea, kontsu­mitzen dudana ona baldin bada». 
 
Eukenek behintzat garbi du, «kontsumitzaileenda­ko ez ezik, eskualdeko laborariendako ere onuraga­rria da Bidazi. Nekazaritza ekologikoaren lurra garbiago izaten laguntzen dugu, eta lur garbi horretatik guri ere produktu garbiak ailegatuko zaizkigu».
 
 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun