Barrikote besta antolatu du Doneztebeko Gazte Burrunbak

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 15a

Apirilaren 19an eginen dute Santamarian

Doneztebeko Gazte Burrunba taldeak barrikote besta antolatu dute apirilaren 19an, larunbatean Santamarian. Titi Ostatuan eman behar da izena eta hondar eguna apirilaren 17a izanen da, ortzeguna.

Doneztebeko Gazte Burrunba taldeak barrikote besta antolatu dute apirilaren 19an, larunbatean Santamarian. Titi Ostatuan eman behar da izena eta hondar eguna apirilaren 17a izanen da, ortzeguna.

Burrunbako bazkide direnek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro. Horren truke sagardotegiko menua izanen dute: txorizoa sagardoan, bakailu tortilla, txuleta, postre, kafea eta kopa, eta noski, sagardoa kupeletik edateko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun