Talde batzuk denboraldia bukatu dutelako eta bertze batzuk, Aste Santu ondoko asteburuan ere atseden hartuko dutelako ohi baino murritzagoa gelditu da asteburu honetako kirol jardunaldia. Erraterako, Gipuzkoako ligan ari diren futbol eta areto-futbol taldeek atseden izanen dute. Baina batzuentzat asteburu garrantzitsua ere izanen da. Baztango BKTko neska kadeteek lauko finala jokatuko dute asteburu osoan Burlatan eta Doneztebe futbol taldeko jubenilek igoera fasea hasiko dute.
Hauek dira asteburuko norgehiagokak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Baztan – Beti Casedano, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Aurrera – Cantolagua, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
CD Kirol Sport - Baztan B, larunbatean 17:45ean Orkoienen.
CD Etxarri Aranaz – Doneztebe, igandean 17:00etan Etxarri Aranatzen.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan igoera fasea
CD Salesianos – Doneztebe, larunbatean 12:30ean Orkoienen.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Landetxa - Gure Txokoa, larunbatean 19:30ean Irungo Ugalde zelaian.
Nafarroako Emakumeen Ligan
CD Castejon – Doneztebe, larunbatean 16:30ean Castejonen.
ESKUBALOIA
Emakumeak Kopan
Baztango KT – Loyola, larunbatean 20:00etan Elizondoko kiroldegian.
Malkaitz – Baztango KT, maiatzaren 1ean, 12:30ean Atarrabiako Elizgibela kiroldegian.
Neska kadeteak, lauko finalean ariko da BKT
Baztango KT – BM Lizarreria, ortziralean 18:00etan Burlatako Elizgibelan.
Baztango KT – Oberena A, larunbatean 09:15ean Burlatako Elizgibelan.
Malkaitz – Baztango KT, igandean 12:30ean Burlatako Elizgibelan.
Infantil mutikoak, kopa
Erreka – Loyola B, larunbatean 10:00etan Donezteben.
Infantil neskak kopan
Baztango KT A – Anaitasuna B, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.
Anaitasuna A - Baztango KT B, larunbatean 11:15ean Iruñeko Ermitañan.
Alebin neskak
Baztango KT A atsedena.
Baztango KT B atsedena.
Erreka – Ultzama, larunbatean 11:00etan Donezteben.
Prealebinak
Loyola – Erreka, larunbatean 12:00etan San Ignacion.
SASKIBALOIA
Junior neskak
Loyola - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 13:00etan San Ignacio kiroldegian.
Neska kadeteak
Toki Ona Bortziriak – Hotel Jakue Gares, igandean 11:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.
Minibasket neskak
Toki Ona Bortziriak – Aranguren Multibasket, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.
Preminibasket neskak
Gazte Berriak - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:30ean Antsoainen.
Toki Ona Bortziriak – Pre-Gares, igandean 11:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.