Nafarroako Herri Kirol Jokoen finalak jokatu ziren apirilaren 13an Igantzin. Eskualdeko taldeak proba konbinatuan bakarrik aritu ziren eta emaitzei dagokienez, Baztango Basaburua kadete mailan txapeldun eta haur mailan azpitxapeldun izan zen. Igantziko Irisarri taldea laugarren izan zen kimu mailan. Ikusi argazkiak
Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.
Kimu mailan lehia estua izan zen eta horren erakusgarri, 8 segunduren barrenean sartu zirela lau finalistak. Azkenean, etxekoak podiumetik kanpo gelditu ziren 2 segundurengatik.
KIMU MAILA (Finala):
Txapeldunak: Iñigo Aritza A 06:54
Bigarrenak: Andra Mari 06:58
Hirugarrenak: Iñigo Aritza B 07:00
Laugarrenak: Irisarri 07:02
HAUR MAILA (Finala):
Txapeldunak: Araxes 08:48
Bigarrenak: Basaburua 09:10
Hirugarrenak: Putterri 09:34
Laugarrenak: Iñigo Aritza 10:34
Kadetetan Basaburua txapeldun
Kadete mailan bortz jardunaldietako emaitzak hartzen ziren kontuan eta guztietan Basaburua nagusitu da. Beraz, 20 puntu lortu ditu Basaburuak. Bigarren postuan, hamekana punturekin berdinduak gelditu ziren Andra Mari eta Ultzama, baina denborak kontuan hartuz, Andra Mari izan da bigarren. Laugarren Berriozar izan da, 8 punturekin.
Sokatiran, eskualdeko partaidetzarik gabe, haur mailan Iñigo Aritza eta kadete mailan Andra Mari izan dira txapelduna.