Matxin III eta Joxe Etxeberria III.ak (Gurutzeta) 33-40 irabazi zieten Xanti Uterga eta Patxi Olazar doneztebarrei (Saizar) apirilaren 12an Galarretan jokatutako Sagardoaren txapelketako finalerdian. Honela, Etxeberria eta Ionen kontra (Bereziartua) jokatuko dute finala apirilaren 26an. Oriamendik egun horretara gibeleratzea erabaki du, Joxe Etxeberria doneztebarrak besoa kargatuarekin akitu baitzuen finalerdietako partida.
Hain zuzen, Joxe Etxeberriak hartu zuen finalerdiko partidaren zama bere gain eta gibelean agindu egin zuen. Matxinek ere ongi lagundu zion aitzineko koadroetan. Honela, urdinak 1-10 eta 13-24 aitzinetik joan ziren. Orduan agertu zen partida ona egin zuen Uterga eta 22-25era hurbildu ziren markagailuan. Baina erremontada ez zen gauzatu eta urdinek berriz ihes egin zuten, 33-40 irabazi arte.