Malerrekako IV. Joku Topaketa eginen da apirilaren 15ean Sunbillako frontoian eta Malerrekako sei eskola ttikietako (Saldias, Beintza-Labaien, Ituren, Legasa, Narbarte eta Sunbilla) 204 ikasle elkartuko dira.
Goizeko 9:00etan ongi etorria eginen zaie ikasleei eta hiru taldetan banatuko dituzte, adinen arabera.
09:15etik 13:00etara ekintza ezberdinak eginen dituzte, hiru taldeak txandatuz. Honela, batzuk Herri kirolak egiten dituzten artean, bertze batzuk Ipuin kontalaria-magoa izanen dute inglesez eta hirugarren taldeak Plastika tailerra izanen du. 13:00etan bazkaria izanen dute. 14:00etatik 15:45era Mahai Joku tailerra eginen da eta 15:00etatik 16:00etara Kalejira.