Bisitariak erakartzeko proposamen berriak egin ditu Hiruak Bat Landa Etxeen Elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 10a

Mari Joxe Iparragirre eta Ruben Garate, baliabide berrien aurkezpenean. Juan Mari Ondikol

Deskontu bonoak eta mugikorrerako aplikazio berria aurkeztu dituzte

Hiruak Bat Landa Etxe Elkarteak bisitariak erakartzeko proposamen berriak aurkeztu zituen apirilaren 10ean Bertiz Turismo Partzuergoaren egoitzan. Mari Joxe Iparragirre, Hiruak Bat elkarteko lehendakariak eta Ruben Garate, Bertiz jatetxe elkarteko lehendakariak egin dute aurkezpena.

Hiruak Bat Landa Etxe Elkarteak bisitariak erakartzeko proposamen berriak aurkeztu zituen apirilaren 10ean Bertiz Turismo Partzuergoaren egoitzan. Mari Joxe Iparragirre, Hiruak Bat elkarteko lehendakariak eta Ruben Garate, Bertiz jatetxe elkarteko lehendakariak egin dute aurkezpena.

 

Mugikorretarako aplikazioa

Alde batetik, Baztan-Bidasoko jatetxe egutegiaren mugikorrerako aplikazio berria aurkeztu zuten. Aplikazio honekin, gure inguruko jatetxeen ordutegiak eskura izanen ditugu sakeleko telefonoan.

Hiruak Bat elkarteko landa etxeetako jabeek, alojamenduari dagozkion zerbitzuak eskaintzeaz gain, turistak iristen direnean duten lehenengo kontaktua direnez, informazio funtzio garrantzitsu bat ere betetzen dute, bai Baztan-Bidasoan bisitatu daitezkeen leku edo aktibitateen inguruan eta baita zonaldeko jatetxeen inguruan ere. Honegatik, orain dela urte batzuk, landa-etxe elkarteak, Bertiz jatetxe elkartearekin kolaboratzeko beharra ikusi zuen, jatetxe bakoitzak eskaintzen zituen ordutegi eta zerbitzuen egutegi bateratu bat sortzeko eta honekin, landa etxeetako bezeroei, informazio eguneratua eta fidagarria eman ahal izateko, gehienbat behe denboraldian.

Proiektua arrakasta handia izaten ari da eta beraz, jatetxeen informazioa biltzen eta zabaltzen segitzen dute, Bertiz Partzuergo Turistikoaren laguntzarekin. Aurten, paperean egiten zen egutegiaz gain, proiektua zabaldu egin da, egutegi honentzako zehazki sortutako mugikorretarako aplikazio batekin. Proiektu honen helburua, informazioa ahalik eta gehien zabaltzea eta euskarri berriei egokitzea da.

Aplikazioa, http://restaurantes.baztan-bidasoa.com mikrositearen bidez deskargatu daiteke. Bertan, erabiltzaileak diseinu ikusgarria eta praktikoa aurkituko du, non Baztan-Bidasoko bailaretan asteko edozein egunetan irekita aurkituko dituen jatetxeen informazio eguneratua agertuko zaion, bazkari nahiz afari zerbitzuak desberdinduz. Jatetxe bakoitzaren informazio praktikoan, eskaintzen duen janari mota, ordutegiak, prezioak, kokapen mapa… aurkitzen dira.

Informazio hau, etengabe eguneratzen da eta gazteleraz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez dago.

 

Deskontu bonoak

Bertze aldetik, Baztan-Bidasoa bisitatzeko landa etxeetan eskainiko dituzten deskontu bonoen berri ere eman zuten. Bezeroek, eskualdeko leku turistikoak merkeago ikusteko aukera izanen dute.

Proiektu honen helburua, elkarteko landa-etxeetako bezeroak fidelizatzea da, bertzeetatik desberdintzen dituen proiektu honekin. Proiektu honetan, parte hartzen duten landetxeetara datozen bezeroei, ondoren aipatzen diren baliabideak bisitatzeko deskontu bonoak eskainiko zaizkie, hauetan sarrera merkeago lortzeko: Amaiurko errotan, Urdazubiko Leze, eta Monastegian, Zugarramurdiko Lezean eta Sorginen museoan, “Bertiz Abentura Park”eko sarreran, “BKZ”-ren abenturazko aktibitateetan (Paintball, rafting, kanoraft, hidrospeed eta arroilak), Arizkungo “Ordoki” zalditegian eta Oronoz-Mugairiko “Burricleta” enpresaren txirrindula elektrikoetan. Baliabide hauetan, landetxe hauetako bezero bakoitzak 0,50 euro eta 5 euro arteko deskontuak aprobetxatu ditzazkete, aukeratutako aktibitatearen arabera, deskontu handienak, abenturazko aktibitateetan direlarik.

Eskaintza berezi honen informazio eguneratua eta bertan parte hartzen duten landa-etxeen zerrenda, elkarteko www.baztan-bidasoa.com web orriko “Eskaintzak” atalean aurkitu daiteke eta interesa duenak, parte hartzen duten landetxeekin kontaktatu beharko du, establezimendu bakoitzak dituen baldintzen kontsulta egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun