Erreka Triatloi taldeak bere lehen garaipena lortu du

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 7a

Errekako Iñigo Arregi, podiumaren koxkarik gorenean San Adrianen. Utzitako argazkia

Iñigo Arregi doneztebarrak irabazi zuen San Adriango Duatloia

Doneztebeko Erreka Triatloi taldeak lehendabiziko garaipena lortu du. Iñigo Arregi doneztebarra lehendabizikoa izan zen larunbat arratsaldean San Adrian-en burutu zen duatloi-ean.

Doneztebeko Erreka Triatloi taldeak lehendabiziko garaipena lortu du. Iñigo Arregi doneztebarra lehendabizikoa izan zen larunbat arratsaldean San Adrian-en burutu zen duatloi-ean.

San Adriango Duatloiak hamargarren edizioa bete zuen. 6 kilometro lasterka, 23 bizikletan eta azkeneko 3ak berriz ere lasterka egin behar zuten kirolariek.

Iñigo Arregi doneztebarrak azkeneko 500 metroetan txirrindulari profesionala izan zen Igor Flores gainditzea lortu eta podium-eko ohorezko lekuan kokatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun