Afari bikaina egin zuten Emakumearen Egunean

Loli OTXANDORENA 2014ko apirilaren 3a

Bistan denez, giro ederrean egin zuten Emakumeen Eguneko afaria. Loli OTXANDORENA

Karaokea ere izan zuten

Martxoaren 8ko Emakumearen Eguna zela eta afari bat antolatu zen herrian. Urtero saia­tzen dira ostatukoak dena antolatzen eta afari goxoa egiten, menu sorpresa bere kontu, eta beti zerbait originala pres­tatuz. Emakumeak denak kontent zeuden, ongi merezitako eguna ospatzen. Gainera mutilak izan zituzten zerbitzari, Juan Miguel eta Patxi Mariezkurrena. Umore onean afaldu eta gero lehendabiziko urtetan bingo antolatzen zuten, eta linea edo bingo kantatzen zuenak, Elgorriagako bainuetxerako bi txartel izaten zituen opari. Azkeneko urte hauetan karaoke bat jartzen dute mahaiko guztiek kantatzeko eta oso giro polita sortzen da. Emakume koadrila elkartzen da eta ospatzeko eguna da. Aupa Era­tsungo emakumeak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun