Basurde afaria egin dute herriko eta Goizuetako ehiztariek

Fernando ETXEBERRIA 2014ko apirilaren 3a

Ezkurra eta Goizuetako ehiztariak basurdea jaten. Fernando ETXEBERRIA

Ezkurrako eta Goizuetako hogei ehiztari bildu ziren martxoaren 22an Barranka ostatuko basurde jatean, denboraldi bukaera ospa­tzeko. Urte ona izan da bi herritako ehiztarien­tzat, 12 basurde eder bota baitituzte. Azkenekoa dastatu ahal izan zuten, Jose Luis sukaldariak ederki prestatuta.

Txantxangorri elkartean biltzen diren 60 ehiztariek aipatu dutenez, uso sasoi txarra izan da aurtengoa, oilago­rrena bikaina, biligarroak beti bezala ausarki eta basurdeak normal.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun