Martxoaren 15ean, Donamariko 26 lagun elkartu ziren mendietan barrena beraien aztarna uzteko. Hala, Donamariako Ibargoiara Mendi Taldekoek denboraldiari hasiera eman diote, urtero bezala Ibargoiarako muga zaharren itzulia eginez.
Aldarrikapena alde batera utzi gabe, Nabarra osoa eta librearen egiazko ikurra jarri dute Garmendiko tontorrean. Mendi itzuli ederraren ondotik, indarrak berriro hartzeko, Donamariako ostatuan bazkaria izan zuten. Mila esker bertaratu zineten guztiei!!!