Arantzarrak musean txapeldun

Fernando ETXEBERRIA 2014ko apirilaren 3a

CANeko aferari buruzko hitzaldiak eta loaren inguruko ikastaroa prest

Martxoaren 13an Hondarribian jokatu zen mus txapelketako finala. 32 bikoteren artetik atera dira aurtengo irabazleak eta txapelek aurten Arantzarako bidea hartu dute. Goizeko hama­rretan hasi ziren partidak, Hordago! ttikira, handira… joz, lehia bizia izan zuten bikoteek azkenera arte. Arantzako Jesus Mitxe­lena eta Fermin Etxebe­rria izan dira irabazleak eta Alejandro Cordoba eta Jose Martin Iturralde azpilkuetarrak biga­rren  izan ziren.  Oronoz-Mugairiko Luis Mari Elizaintzin eta Angel Sa­rrateak eskuratu zuten hirugarren postua eta Pantaleon Errandonea eta Bonifacio Oskoz arantza­rrek osatutako bikotea laugarren izan zen. Guztiek eskuratu zituzten garaikurrak, gazta eta Iñurrieta ardandegiko ardo botilak oparitan. Musean partidak jokatzeko aitzakian, giro ederrean egin zuten bazkari legea. 

HITZALDI ETA IKASTAROAK

Martxoaren 13an, 28 pertsona bildu ziren Beran pentsioen inguruko azken hitzaldian. Orain artekoen arrakasta ikusita, bertze hi­tzaldi bat ere antolatu dute. “El banquete” izena eman diete eta CAN en gertatutako aferaren berri jasoko dute hitzaldira bertara­tzen direnek. Ikastaro berri bat ere izanen dute aukeran:  Des­pertar con una sonrisa izenburupean, loaren inguruan adinekoek izan di­tzaketen zalantzak argi­tzen saiatuko dira. Caixaren gizarte-ekin­tzaren laguntza jaso dute ikastaro hauek antolatzeko eta sei orduko iraupena izanen dute.  Informatika, memoria lantzeko ikastaroa, senda belarrena eta fran­tses ikastaroetan ere gogotsu ari dira lanean.

Martxoaren 24an, 55 bazkidek Valentzia ingu­ruak bisitatu zituzten.  Mar­­txoaren 26an be­rriz, mendizaleek Doneztebe inguruan mendi buelta bat egiteko asmoa zuten eta 279 bazkide Donostiara joatekoak ziren, eguna Aginagako sagardotegian giro bikainean borobilduz. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun