Gogorra, aitz gogorra izandu duk, hi hemendik abiatzen ikustea bertze alderdira. Aurrea hartu diguk denori, egun batian irri ta farra, Xuiteneko Jose Luiseri, Saldisetik, zeinek lehen itzuli, bat mendiz, ta bertzia bizikletaz, aurrea hartu iun bezala, orain ere, berdin egin duk.
Atzean utzi gaituk. Gizontasunen arauak ongi ikasia iaitzen. Hortan, maisu onak izandu ittun. Aita eta ama, oso onak. Inori irririk ez, inori kalterik ez, inon bizitzan sartu ez eta deneri lagundu. Eman zaigun agindurik haundiena, hiretzat hartu iun. Lagun urkoari errespetua ta harremana ona.
Aisa, erraza hirekin konpontzea. Edozein gauza erraten giñin eta ez hitzen haserretzen. Elkartean edozein gauza eskatu, “Joxentonio, atera zak akeita, patxarana eta aorrentia”, “oaintxe bertan” hire erantzuna, hi beti prest. “Joxentonio, baratza irauliko al diak?, noiz nahi duk?”, hi beti prest lanerako.
Mahai gizona, alaia, behin ere ez harrokeriareik ta zalapartarik. Euskal lurra, hizkuntza, herria eta batez ere Otxonea mattia ittun. Hire alapideak, Otxoneko lehengo zahar edo arbasoenak: Ipuria, Sarasola, Ello aldea…Beti hor ikusten zaiken hire lanetan.
Hi ikusten izandu nintzenin, banakiken azkeneko aldiz egongo nitzela lur hontan hirekin ta nahigabea naukiken, biño poza bat izandu nin, hire hiloba Cristinak eman zereken. Neskateko gaztia izanik, etxeko andre baten modura ikusi nin lanak egiten, eta erran nin niretzat, “hire lanak ezttuk alferrik izan Joxentonio, ta hik utzi behar duken hutsa, hemendik urte batzuetara, neskateku honek beteko dik Otxonen”.
Herrian ere, bat alkate edo bertzia zinegotzia, hik beti lagundu, herriko bestetan, auzolanean, eta abar. Tankera hortan hik ez huen gure ahuleria edo barrengo borrokak. Aisa huen irekin lanean aritzea, oroituko nauk belar denboran Olaitzen, Karaten, Ipurin… ta ordundik otordua egitera Otxonera. Azkenekoa, elkarrekin Ipurin, ardiak moztuta Txispeko Joxe han zela, argazki zaharrak ikusiz. Gero ezbehar hori azaldu zaiken, biño gure eliz amak erraten dun bezala estualdian sendo ikusi nin.
Lehengo zaharrek deitzen zioten “urtzi” edo “iao on goikoa” (jangoikoa), deitu dik ortzialdetik, ta nahiz eta guk adimendua ez izan onartzeko, jakinduria berea duk. Aspaldiko ohitura dik hi bezaleko gizon apal eta onak eramateko.
Oraintzik alderdi hortara, batez ere Itturneko Juanitori. Garai bateko lagun talde giro artean, hik utziduken hutsa bera hautestu giñin ta.
Etxeberriko Anjel, azkenerarte egon iun, ollagorrekin otordua elkarrekin egiteko. Ez genuen ahalbide horrenik izan. Beti irri ta farra, gizartearentzat berdintasuna eskatzen huen, ondasunak nola bildu ala banatu. Ze gauz hoberik, gaurko denborak ikusirik.
Ta uste dit Joxentonio, osasunek eutsiko diola lehenbiziko mailari. Ezin badu, alderdi hortatik esku bat bota ezaiok. Betirarte Otxone.