Eskola ttikien Joku topaketak 206 ikasle bilduko ditu Sunbillan

Maider PETRIRENA 2014ko apirilaren 3a

Laugarren urtez Saldias, Beintza-Labaien, Ituren, Legasa eta Narbatekoak elkartuko dira

Malerrekako IV. Joku Topaketa eginen da apirilaren 15ean  Sunbillako frontoian eta Malerrekako sei eskola ttikietako (Saldias, Beintza-Labaien, Ituren, Legasa, Narbarte eta Sunbilla) 204 ikasle elkartuko dira.
 
Goizeko 9:00etan ongi etorria eginen zaie ikasleei eta hiru taldetan banatuko dituzte, adinen arabera.
 
09:15etik 13:00etara ekintza ezberdinak eginen dituzte, hiru taldeak txandatuz. Honela, batzuk Herri kirolak egiten dituzten artean, bertze batzuk Ipuin kontalaria-magoa izanen dute inglesez eta hirugarren taldeak Plas­tika tailerra izanen du. 13:00­etan bazkaria izanen dute. 14:00etatik 15:45era Mahai Joku tailerra eginen da eta 15:00etatik 16:00etara Kalejira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun