Apirilaren 3an Literatur Solasaldia antolatu du Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Garbiñe Ubedaren Hobe isilik liburuaz arituko dira eta solasaldian autorearen presentzia izanen dute liburuaren inguruko azalpenak emateko. Saioa Zubietako estalpean izanen da eta ortzegun arratsaldeko 7etan hasiko da. Orain arteko saioetan bezala, idazlearekin elkarrizketa interesgarria izateaz gain, afari-berendutxo bat egiteko tartea ere hartuko dute.
Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitatea, estilo landu eta dotorea, baita petsonaien taxuera ñabarduraz betea ere. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zen nobela-proiektu hau.