Jubeniletan ere ederki Jabier Sein

Arkaitz MINDEGIA 2014ko apirilaren 3a

Jabier Sein, Seguros Bilbao taldearen aurkezpenean. Utzitako argazkiak.

Aurreko alean esan bezala herriko btt-ko txirrindulariak jubenil kategorian hasi du denboraldia. Dagoeneko hainbat karrera korritu ditu Jabierrek, denetan bere maila erakutsiz. 

Berriki Vallalodiden izan zen Nafarroako selekzioarekin Espainiako Openean larte hartzen. Postu ederra egin zuen, 46. lekuan atera eta helmugara 16. postuan sartu baitzen. Orain, azkeneko karrerak, Rural Kutxaren kopan ko­rritu eta korrituko ditu, Joan den astean Cascanten egindakoan bigarren geratu zen eta datozen egunetan Argedasen korrituko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun