Martxan hasi da aurtengo haur kantari jaialdia. Martxoaren 29an Beran egindako lehen saioan eskualdeko haurrak elkartu ziren eta Pulunpa eskolakoek ere parte hartu zuten. Hiru taldek kantatu zuten. Lehen zikloko Joaldun taldeak Euskararen koloreak abestu zuten; bigarren zikloko Mariatxi taldeak , Etzakit taldearen Eskurik esku abestia eta hirugarren zikloko Urretxindor taldeak Txomin Artolaren Aberriaren mugak.