Txoriendako kabiak paratu dituzte Pulunpako ikasleek eskola inguruan

Arkaitz MINDEGIA 2014ko apirilaren 3a

Juan Goñiren laguntza izan zuten paratzeko eta orain barnean zer gertatzen den ikusteko aukera izanen dute

Udaberria hasi baino lehenago Pulunpa eskolako guraso,ikasle eta irakasleek txorien­tzat kabi batzuk presta­tzen aritu dira. Jo eta su elkarlanean sortuz, 21 bat kabi egin dituzte. Eskolatik hurbil dauden zuhai­tzetan paratu dituzte, honek aukera ematen baitie bertako jendeari, nahiz eskolako ikasle eta irakasleei kabi horietan zer gerta­tzen den ikuste­ko eta testigu izateko. Duela bizpahiru aste jarri dituzte kabiak, txorietan aditua den Juan Goñi arduradunaren lagun­tzarekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun