Araztegi berriko lanak berandu gabe hastea espero da

Joseba URROTZ 2014ko apirilaren 3a

Araztegi berriko obraren kartelak jarriak daude. Orain, lanak abudo xamar hastea espero da. Joseba URROTZ

373.631 euroko aurrekontua eta egunean 37 metro kubiko iragazteko gaitasuna izanen du

Aspaldixko onartu eta argitaratua da araztegi edo depuradora berria egiteko proiektua, baina oraindik ez dago lanak hasteko data zehatzik, berandu gabe hasiko direla espero bada ere.

Araztegiak "bakteria gune eta ezegune artifizialen" sistema erabiliko du eta egunean 37 metro kubiko iragazteko gaitasuna izanen du. Lanak egiteko epea sei hilabetekoa izanen da, eta aurrekontua berriz, 373.631 eurokoa da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun