Otsailaren 22an egin ziren Eskoriatzan estatuko kenpo azterketak eta Ordokik gerriko beltzeko hirugarren DAN gradua lortu zuen, Sensei edo maisu titulua. Nafarroa osoan maila hau lortzen duen lehena izan da. Etxalar, Elizondon eta Iturenen ematen ditu klaseak Ordokik.