Denboraldiko azken emanaldi solidarioa Berako Enaitzen alde izanen da

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Zinemaldiaren bukaera apirilaren 13an izanen da eta egun horretan  sa­rrerekin bildutako dirua Berako Enai­tzen familiarentzat izanen da.  Emanaldi solidarioa prestatu dute Mendaur eta Erreka guraso elkarteek. Azkeneko emanaldi honetan bi filma eskainiko dira: Txoriburuak, 16:30ean eta Las brujas de Zugarramurdi 18:30ean. Sei hilabetez 26 pelikula pantailaratu dira (13 umeendako, horietatik 8 euskaraz, eta bertze 13 gazte eta helduendako). Aurten  guraso elkarteek apustu handia egin dute euskararen normalizazioaren alde, euskarazko pelikulak ugarituz. 
 
 Bildutako diruarekin proiektore berria erosi da emanaldien kalitatea hobetzeko asmoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun