Asturiasen saritutako emanaldia herrian eskainiko du Mendik

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Utzitako argazkiak.

Kontzertuan musika mota aunitz landuko dituzte, tartean sakroa eta pop doinuak

Badira hilabete ba­tzuk Mendi Abesbatza Asturiasko Avilés herrian izan zela, Nazioarteko XXX. Abesbatzen Txapelketan parte har­tzen. Opari ederra eka­rri zuten handik, izan ere, Bigarren Saria lortu zuten txapelketa entzute­tsu horretan.
 
Orain, jaialdi hartarako espreski prestaturiko lana etxean eskaini nahi dute. Bost o­bra eskaini zituzten Avilesen, tartean Asturias aldeko bi doinu ere bai: Lehiaketan abestea nahitaezkoa zen Fila… Filandera eta Si La Nieve Resbala kantu hunkiga­rria.
 
Kontzertua osatzeko, hainbat doinu eskainiko dituzte, musika sakrotik hasi eta pop doinu ezagunak nahasiz. 
 
Hitzordua apirilaren 4an izanen da, ortziralean 20:30ean elizan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun