Herreratarrak lanean

Maider PETRIRENA 2014ko apirilaren 3a

Eneko Herrera Izkue eta Valladolideko karreretan. Utzitako argazkiak.

Caja Ruralek antolatzen duen BTT mar­txa abian da. Martxoaren 9an izan zen lehen lasterketa, aurreko urteetan bezalaxe Izkuen. Bi herritar ari dira bertan parte hartzen, Koldo eta Eneko Herrera. Martxoaren 23an Cascanten izan zuten biga­rren karrera. BTT mar­txa honetaz gain, aipatu behar da Enekok Nafa­rroako federazioarekin Espainiako openean parte hartzeko aukera  ere izan zuela Va­lladoliden martxoaren 15ean. Ikusten dugunez han eta hemen lehian indartsu dabiltza Herreratarrak. Ea bide beretik segitzen duten!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun