Haur hezkuntzako haurrek eskolan ardiei, ahuntzei eta behiei buruzko informazioa bildu dute eta hainbat lan eta bisita egin dituzte. Hain zuzen, martxoaren 11n, eguraldi ederra lagun, Sunbilla bertan irteera ttiki bat egin zuten eta bi baserri bisitatu zituzten. Lehenik Ondartziagan egon ziren eta bertan behien granja ikusi zuten Estherren gidaritzapean. Ondotik Txurinbordara joan ziren eta han berriz ardiak eta ahuntzak ikusteko aukera izan zuten baita ukitu eta besoetan hartzekoa ere. Ez zen izan irteera bakarra, martxoak 21ean Josefina Jorajuriaren etxera ardi gazta nola egiten den ikustera joan ziren. Aipatu beharra dago Sunbillan Asteburu Kulturalean herriko gazta lehiaketa egiten dela eta hainbat urtetan Josefina irabazle suertatu zaigula. Gazta dastatzeko aukera ere izan zuten.