Garai nahasietan saltzen ikasi dute Cedernaren eskutik

TTIPI-TTAPA 2014ko api. 3a, 13:59

Utzitako argazkia

  

Bidasoaldeko hogei lagunek parte hartu dute Cederna Garalur-ek antolatu duen "Garai nahasietan saltzea" ikastaroan. Ikastaroa salmenta tekniketan aditua den Mi­guel Iriberteguik eman du Alkaiagan martxoaren 3, 11 eta 18an. Bere esperientzia zabalarekin, salmentarako formula berriak eta, batez ere, hobetzeko proposamenak eman ditu. Hainbat sektoretako 20 lagunek hartu dute parte hiru prestakuntza-saioetan, eta hagitz balorazio positiboa egin dute horietaz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun