Malerreka, Bertizana eta Basaburua Ttikiko Gure Esku dago ekimenaren aurkezpena apirilaren 5ean, larunbat arratsaldeko 7etan eginen da Doneztebeko zineman. Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika zabala da Gure esku dago eta ekitaldi hau herritar guztientzako irekia izango da.
‘Gure esku dago’ dinamikaren helburuak erabakitzeko eskubidearen beharra, aukera eta zilegitasuna gizarteratzea eta herritarrak aktibatzea dira. Guzti hori errespetua eta batuketan oinarrituz eta jarrera positibo batekin, dibertsitatea eta pluralitatea printzipio nagusi direlarik. Herri gisa geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula eta erabakia hartzea herritarroi dagokigula aldarrikatzen du.