Ehizaren Mahaiak ez du guarda nahitaezkoa izaterik nahi

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Ehizaren Mahaiak martxoaren 8an egin zuen bilkura Aizoainen. Tartean, argazkiaren eskuinaldean, Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko German Castillo. Utzitako argazkia

Legea aldatzeko proposamena helarazi dute Parlamentura UPNren bidez

Nafarroako Ehiza Sozialaren Mahaiak egindako lanaren berri eman du berriki egindako prentsa agerraldian.  Gehien bat, ehiza legea aldatzeko Parlamentuan UPNren bitartez aurkeztu duten proposamena izan zuten hizpide.  Ehiztarien eskari aunitz bildu dituzte bertan eta batez ere, «basurde, azeri edo orkatz ehizaldietan, guarda nahitaezkoa ez izatea». 

Ehizaren Mahai honek elkarte ezberdinetako ehiztariak biltzen ditu. Azken hogei urteetan bakoitza bere aldetik ibili dela onartu dute eta horrek, «ez duela emaitza onik ekarri». Horregatik, aitzinera begira, ahots bakarrean bilduta agertuko dira erakundeen aurrean.  Parlamentuan eskaria aurkeztu ondotik, beren hitza kontuan hartzea nahiko lukete eta guarda derrigorrezkoa izatea behartzen duen legea aldatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun