623 korrikalarik eman zuten izena martxoaren 30ean egindako Sara Korrika Trail mendi lasterketaren bederatzigarren edizioan eta horietarik 561ek lortu zuten helmugaratzea.
Durangoko Oier Ariznabarretak irabazi zuen. Ordubete, 53 minutu eta 39 segundo behar izan zituen 25 kilometroak osatzeko. Hassan Ait Chaou izan zen bigarren (1h58’25”). Nicolas Darmaillaxq-ek osatu zuen podiuma. Emakumezkoetan Aizkardi taldeko Aitziber Ibarbia izan zen bizkorrena (2 ordu eta erdi), Leintzgain taldeko Oihana Aizkorbebeitia (2 ordu eta 33 minutu) eta Sara Dinclaux-en aitzinetik (2 ordu eta 36 minutu).
Eskualdeko korrikalari nagusien artean, Manttaleko Joseba Larralde beratarra zortzigarren izan zen (2h07‘28”), SPUCeko Aitor Berra 22. (2oh18‘13”), Sarako Stephane Huillet 27. Izan zen (2h20‘52”) eta Igantziko Biltokiko Mikel Urtxegi 33. (2h24‘28”) . Emakumezkoetan, SPUCeko Carole Mendilahatxu hamabosgarren izan zen (3h02’46”) eta Azkaingo Sophie Aniotzbehere 41. (3h36‘05”).
Aipatzekoa da, lehen aldiz, proba ikusi ahal izateko oinezko ibilaldia ere antolatu zuela Sara Korrikak eta 260 ibiltarik egin zutela 15 kilometrako mendi martxa.