Euskal Herriko Itzulia gure errepidetan ibiliko da egunotan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 7a

Munduko txirrindulari profesionalik onenak eskualdean ibiliko dira egunotan. Utzitako argazkia

Astearteko etapa Dantxarinean akituko da eta asteazkenekoa Urdazubitik abiatuko da

Euskal Herriko 54. Txirrindularitza Itzulia eginen da heldu den astean eta sei etapetatik bi eskualdeko errepidetan barna igaroko dira. Beraz, punta-puntako txirrindulariak ikusteko aukera izanen da asteartean eta asteazkenean.

Euskal Herriko 54. Txirrindularitza Itzulia eginen da heldu den astean eta sei etapetatik bi eskualdeko errepidetan barna igaroko dira. Beraz, punta-puntako txirrindulariak ikusteko aukera izanen da asteartean eta asteazkenean.

Apirilaren 8an, astearteko etapak Ordizia eta Dantxarinea lotuko ditu (155,8 km) eta Leitzatik sartuko da eskualdera. Usategietako gainetik (2. mailakoa) Malerreka eta Sunbillan barna, Borzirietan sartu eta Igantziko Piedadeko gaina (3. maila) eta Etxalarko Lizaieta (1. maila) igoko dituzte, Sara eta Berruet Bentan barna, Zugaramurdi, Urdazubi eta Ainhoan sartuko dira eta berriz ere Sara eta Berruet bentan barna Dantxarinean helmugaratuko dira, 17:00 aldera.

Biharamunean, Urdazubi eta Gasteiz artean ibiliko dira txirrindulariak (194,5 km). Urdazubitik 12:15ean abiatu eta Otsondon barna (2. maila) Baztanen sartuko dira. Elizondo, Irurita eta Oronoz-Mugairitik pasatu ondotik, Belateko gainetik (2. maila) Ultzama eta Sakanara joanen dira, handik Gasteizerako bidea hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun