Euskarazko udalekuen eskaintza zabala argitalpen batean bildu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Baztango, Malerrekako, Bortzirietako eta Leitzaldeko Euskara Zerbitzuek, Nafarroako bertze hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera

 

Baztango, Malerrekako, Bortzirietako eta Leitzaldeko Euskara Zerbitzuek, Nafarroako bertze hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu dute.

 

 

Baztango, Malerrekako, Bortzirietako eta Leitzaldeko Euskara Zerbitzuek, Nafarroako bertze hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu dute.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dituzte. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute; guztira hemezortzi proposamen bildu dira. Bertzean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute; kasu honetan hamahiru eskaintza dira.

Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Euskara Zerbitzuek eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe guztietan banatuko dituzte esku-orriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun