14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa apirilaren 14an jokatuko da Iruñean

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Joan den urtean Barañaingo Mikel Lasarte suertatu zen txapeldun. Artxiboko argazkia

Jokin Pinatxo beratarra, Maddalen Lopez lesakarra eta Joanes eta Xabat Illarregi leitzarrak izanen dira eskualdeko ordezkariak

14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 28. edizioa apirilaren 4an jokatuko da Iruñean, Kalekalde elkartean, arratsaldeko 7etatik aurrera. Zortzi bertsolari gaztek hartuko dute parte Eskolartekoan: Ainara Ieregi (Barañain), Manex Mailharin (Berriozar), Sarai Robles (Barañain), Mikel Lasarte (Barañain), Jokin Pinatxo (Bera), Maddalen Lopez (Lesaka), Joanes Illarregi (Leitza) eta Xabat Illaregi (Leitza).

Gaztetxoen saioaren ondotik bertso-merendua izango da Kalekalde elkartean bertan, Julen Zelaieta eta Amaia Elizagoien bertsolariekin. Sarrera doakoa da.

Aurkezle lanak Alaitz Rekondok eginen ditu, eta Mikel Beaumont, Ekintza Landa eta Nerea Bruñok epaituko dute saioa.

Berrituta dator 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatuko dute, lehen aldiz, herrialde guztietan oinarri nagusi berak konpartituko dituen Eskolartekoa. Berrituta dator filosofian eta formatuetan.Nafarroako kasuan, Kalekalde elkartearen laguntza izan dute antolaketan.

Ortziraleko saioan lehen bi postu eskuratzen dutenek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dute. Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 21ean izango da, Orion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun