Eskualdeko 1.446 lagun zeuden lanik gabe martxo hondarrean

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Otsailean baino 16 guttiago dira

1.446 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak martxo hondarrean, otsailean baino 16 guttiago. Nafarroa osoan %1,24 jautsi da langabezia eta eskualdean zertxobait guttiagi, %1,09.

1.446 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak martxo hondarrean, otsailean baino 16 guttiago. Nafarroa osoan %1,24 jautsi da langabezia eta eskualdean zertxobait guttiagi, %1,09.

Martxoan 407 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 65 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 657 lagun daude langabezian, otsailean baino 7 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 635 langabetu daude, otsailean baino 10 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, aldiz, 2 lagun gehiago daude langabezian, 99 langabetu, eta adin tarte horretako emakumeen artean otsailean baino emakume bat guttiago dago lanik gabe, 55 emakume denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina jautsierarik nabarmenena izan duen sektorea izan da, 972tik 946 langabetura pasatuz, 26 guttiago. Industria arloan, aldiz, 4 langabetu gehiago daude, 245 denera. Eraikuntzan 4 langabetu guttiago daude, 159. Nekazaritzan bi lagun gehiago daude langabezian, 24 lagun, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 72 lagun daude langabezian, otsailean baino 8 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun