Hiri Hondakinen Mankomunitatetako apirileko zozketa egin da

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

6.030 zenbakiaren jabeak bi lagunendako bazkaria izanen du saritzat

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, apirileko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 6.030.

Saria, bi lagunendako bazkari bat izanen da. Aipatu, bertzalde,martxoan ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.

Apirileko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, apirilaren 30a baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun