Malerrekako Literatur solasaldia Garbiñe Ubedarekin eginen dute apirilaren 3an Zubietan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 2a

Fikzioaren munduan lehen saialdia izan da liburu hau Garbiñe Ubeda kazetariarentzat. Artxiboko argazkia

Ortzegun arratsaldeko 7etan elkartuko dira estalpean ‘Hobe isilik’ liburua hizpide dutela

Apirilaren 3an Literatur Solasaldia antolatu du Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Garbiñe Ubedaren Hobe isilik liburuaz arituko dira eta solasaldian autorearen presentzia izanen dute liburuaren inguruko azalpenak emateko. Saioa Zubietako estalpean izanen da eta ortzegun arratsaldeko 7etan hasiko da. Orain arteko saioetan bezala, idazlearekin elkarrizketa interesgarria izateaz gain, afari-berendutxo bat egiteko tartea ere hartuko dute.

Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitatea, estilo landu eta dotorea, baita petsonaien taxuera ñabarduraz betea ere. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zen nobela-proiektu hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun