Badira hilabete batzuk Mendi Abesbatza Asturiasko Avilés herrian izan zela, Nazioarteko XXX. Abesbatzen Txapelketan parte hartzen. Opari ederra ekarri zuten handik, izan ere, Bigarren Saria lortu zuten txapelketa entzutetsu horretan.
Orain, jaialdi hartarako espreski prestaturiko lana etxean eskaini nahi dute. Bost obra eskaini zituzten Avilesen, tartean Asturias aldeko bi doinu ere bai: Lehiaketan abestea nahitaezkoa zen Fila… Filandera eta Si La Nieve Resbala kantu hunkigarria.
Kontzertua osatzeko, hainbat doinu eskainiko dituzte, musika sakrotik hasi eta pop doinu ezagunak nahasiz. Hitzordua apirilaren 4an izanen da, ortziralean 20:30ean elizan.